XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Diktadu bidez eskema erritmiko bat idatzi, ongi egokitzen zaizkion hitzak ezarriz.

- Diktadu bidez zenbait formula erritmiko idatzi.

Zenbakiz markatu eta horietarik bat jo, zeinen hotsa izan den asmatuz.

- Diktadu bidez, haurrak entzuten duen kanta baten erritmoari dagozkion irudiak idazten ditu.

- Diktaketaz zenbait eskema errimiko jaso ondoren, haurrak klaseko bere lagunen izenak aplikatzen dizkio eskemari.

- Irakasleak, aurrez abisatu gabe, arbelean idatziriko eskemetatik bat abesten du, behar hainbatetan.

Haurrak errepikatu egiten du, keinu metrikoa gehituz, horrela, entonaturiko eskema deskubriaraziz.

1.4. Aipaturiko zailtasunak dituzten solas erritmikoak egin.

- Solas erritmikoak egokiak dira haurrek ongi ikus dezaten bertso batetik bestera dagoen aldea eta aldi berean nola dauden elkarturik frase musikal bakar bat osatuz.

Klasea bi taldetan banatzen da eta talde bakoitzak bi bertsoetarik bat errezitatzen du.

Azkenik, bi taldeek frase artikulatua errezitatzen dute, bi bertsoen arteko batasun puntua destakatuz.

- Haur batek, xirulaz soinu bakar bat emanaz, frase musikal baten lehen zatia kantatzen du, eta beste haur batek osatu egiten du frasea, beste soinu batez erantzunaz.

1.5. Eskema erritmikoak asmatu.

- Irakasleak emandako eskema bat erabiliz, haurra bere kreatibitatea garatuz doa, asmatuz, ezagutzen dituen irudi ezberdinez baliatuz, erritmo bakar batez erantzun ezberdinak emanaz.

- Lau haurren artean libre asmatzen dute, erregela bakar bat errespetatuz.

Adibidez: asmatzen dutena luzapenezko loturaz buka dezatela.

- Irakasleak hitz bat eskatzen dio haurrari, bapatean burura, pentsatu gabe, datorkiona.

Ondoren, beste haur batek beste hitz bat ematen du, aurrekoarekin zerikusirik ez duena, eta hala beste batzuk, beren artean zerikusirik ez duten lau edo bost hitz bildu arte.

Hor dugu, horrela, ez frase bat, erritmoz erabiliko den hitz-soinu sail bat baizik.

- Hitz-soinu hauen taupada eta beren garapen erritmikoa bilatu.